50 urte eraikuntza metalikoak egiten

Produktua ondo ezagutzeari, bezeroen beharrak entzun eta ulertzeari eta egitura metalikoen fabrikazio, optimizazio eta exekuziorako zerbitzu integrala eskaintzeari esker, 50 urte egin ditugu sasoi betean.

Think BIG
Stay SMALL
Move FAST

Fabrikatu, optimizatu, eta gauzatu egiten dugu

Funtzionalak, bereziak edo erabilgarriak. Gorosek egiten dituen eraikuntza guztiek gauza bat dute komunean: segurtasuna.

  1. Segurtasunak egiten ditugun metalezko egituren kalitatearen bermea esan nahi du.
  2. Segurtasunak metalezko egituren proiektua behar bezala gauzatzea esan nahi du.
  3. Segurtasunak erabilera efizientea eta erabilitako baliabideen optimizazioa esan nahi du.

“Funtzionala ederra baino hobea da, ondo funtzionatzen duenak denboran irauten baitu”

Segurtasuna gure zerbitzu nagusi guztietan izango duzu:

Lehengaiak eraldatzen ditugu gure bezeroek behar dituzten metalezko egiturak fabrikatzeko eta aurretik muntatzen ditugu, obretan jartzeko prest egon daitezen.

Metalezko egituren ingeniaritzaren inguruan ditugun gure ezagutzak eskaintzen ditugu, eraikuntza industrialeko proiektuetarako, zubietarako, eraikinetarako edo ekipamendu-ondasunetarako, gure bezeroek haien proiektua optimizatu ahal izateko.

Kostuak murriztu eta baliabideen erabilera hobeto aprobetxatu ahal izateko, Gorosen tresna eta irtenbide berritzaileak ditugu, obra arinagoak baina seguru eta efizienteak egin ahal izateko.

Gure bezeroei haien metalezko egituren proiektuak garatzen lagundu nahi diegu. Horregatik, piezen muntaketaz ere arduratzen gara, eta obrako zuzendaritzarekin lan egiten dugu zuzenean, espero den emaitza lortzeko.

Nola lagunduko zaitugun.

Enpresa batek emaitza onak eskaintzeko oinarri sendoak izan behar ditu. 1972ko maiatzean metalezko egituren sektorean hasi zen lanean Goros, eta, egun, sektoreko erreferentziazko enpresa gara. Hauek dira gure bereizgarriak:

LANTALDEA

Gure enpresaren ardatza da, baita gure produktuen kalitatea eta bezeroen proiektuak gauzatu ahal izatea bermatzen duen arrazoia ere.

INSTALAZIOAK

Handi eta berritzaileak ditugu, eta teknologia tradizionala irtenbide berriekin uztartzen dugu, gure bezeroen proiektuak ahalik eta gehien pertsonalizatzeko.

INGENIARITZA SAILA

Horri esker gure bezeroei lagun diezaiekegu proiektua optimizatzen eta hura planifikatu eta gauzatzen

BERMEAREN ZIGILUAK

Gure produktu eta prozesuen kalitatea ez ezik, ingurumenarekin eta sektorearen garapenarekin dugun konpromisoa ere egiaztatzen dute.

Ezagutu gure lanetako batzuk

Metalezko egiturak egin eta gure bezeroen beharretara egokitzeaz gain, haien proiektuak garatu eta gauzatzen ere laguntzen diegu, gehienbat: industriako eraikuntzan, zubietan eta biaduktuetan, eraikin berezietan eta ekipamendurako ondasunetan.

Hauek izan dira gure azkeneko lanetako batzuk

Tengo una Consulta