1972an sortutako kooperatiba gara. Galdaragintzan eta Egitura metalikoen fabrikazio eta muntaketa arloan esperientzia handia metatutako lan-taldea daukagu. Lurralde mailan hasi ginen lanean eta gaur egun ia 100 langileko taldea daukagu.

Urteetan, burututako proiektuen bidez, gure oinarriak finkatzen eta sendotzen joan gara, EGITURA SENDOA lortu arte. Maila guztietan haziz joan gara

goros-logotipo

; baita tamaina, inbertsio-maila eta merkatu-kuota aldetik ere, instalazio guztien modernizazioan materializatutako inbertsio eta estrategiak burutuz. Gainera, merkatu berrietan sartu gara eta nazioarte mailako proiektuetan parte hartu dugu.

Gaur egun esan dezakegu GOROS Koop. Elkartea erreferentziazkoa dela sektorean, EGITURA SENDO ETA LEHIAKORRAREKIN.

 

Taldeak eraginkortasun eta kalitatearekiko konpromisoa adierazten du, bai osatzen ditugun proiektuen bidez, baita erakundearen beraren politikaren eta balioen bidez. Hori guztia bezeroari helarazten saiatzen gara.

 

puzzle-goros