Deitu iezaguzu

(+34) 945 291 850

Idatzi iezaguzu

estudios@goros.net

Konpromisoa dugu zurekin
gure lantaldearekin eta ingurunearekin

Badakigu afera ez dela soilik guk zer egin dezakegun, baizik eta besteek egin dezakegula bermatzea. Egiten dugunarekin arduratsuak izan behar gara, egiten dugun pertsonekin, horientzat egiten dugunekin eta non egiten dugunarekin.

Gorosen konpromisoa dugu gure lantaldearekin, gure bezeroekin eta ingurunearekin. Horregatik, autoritate publikoek eskatzen dituzten eta guk geuk geure buruari eskatzen dizkiogun ziurtagiri guztiak ditugu, enpresa moduan hobetzen jarraitzeko.

Enpresak egun dituen konpromisoak zeintzuk diren jakiteko, gure KALITATEAREN, INGURUMENAREN ETA PREBENTZIOAREN POLITIKA INTEGRALA ezagutu besterik ez duzu.

GURE LANA ZAINTZEN DUGU

Eta hori bermatzeko, AENORen hainbat ziurtagiri ditugu:

Halaber, ziurtagiri hauekin ere bermatzen dugu gure lana:

Bestalde, Nalanda Ziurtagiria dugu, kualifikatutako hornitzaile gisa ziurtatzen gaituena, kontratazioetarako dokumentazioen kudeaketagatik eta EAEko araudia, bere baliokideak eta obraren azpikontrataziorako* beste eskakizun batzuk betetzen direla bermatzen duten homologazioengatik.

Gainera, gure bezero bakoitzarentzat, Gorosek kalitatearen dossierra egiten du, ondo egindako lanaren berme gisa.

Certificados calidad
CE-logo
aenor-ambiental
ondoan
cesol

Anterior
Siguiente

GURE LANGILEAK ZAINTZEN DITUGU

Prestakuntzaren, berdintasun-politiken eta haien enpleguen hobekuntzaren bitartez ez ezik, baita lana gauzatzeko haien segurtasuna bermatuz ere.

Horretarako, Lan Prebentziorako eta Segurtasunerako sail zehatza dugu, eta, horren bitartez, gure langileek seguru lan egiteko prestakuntza eta beharrezko materiala jasotzen dute.

Gorosentzat ezinbesteko saila da, gure langileek ahalik eta segurtasun-bermerik handienarekin lan egin dezaten nahi baitugu. Laneko Arriskuen Prebentzio Planaren Auditoretza Ziurtagiriak bermatzen gaitu.

GURE INGURUNEA ZAINTZEN DUGU

Gozatzen jarraitu nahi dugulako, Gorosen beti konpromisoa hartu dugu ingurunea errespetatzen duen enpresa-ibilbidea garatzeko. Gure enpresaren filosofiaren parte da eta ezin da aldatu: gure ingurunea zaintzen ez badugu, ez dago etorkizunik.

Horretarako, ISO 14001 ziurtagiria dugu eta horrek bermatzen du gure lantaldeari eta bezeroei ingurumeneko eragina inporta zaiela, eta kontrolatu eta hobetu egiten dutela.

Zuk zeuk ikus ditzakezu hartzen ditugun neurriak, urtero eguneratzen dugun Ingurumeneko Txostenean.

Tengo una Consulta