Gaitasuna, baliabideak eta giza faktorea

GOROSen esperientziak erakusten du helburuak bete eta erronkei aurre egiteko gaitasuna duela, burutzen dituen obra guztietan bikaintasuna bermatuz.

20.000 m2-ko Produkzio Instalazioak ditugu eta bertan ekipamenduaren etengabeko modernizazioa da oinarri nagusietako bat. Horretarako, teknologia konbentzionala eta automatizazio handiko prozesu eta fabrikazioak konbinatzen dira. Horrela, produkzioan malgutasun handia lortzen dugu eta bezeroaren beharrizanei erantzuna emateko gai gara.

FABRIKAZIOA

  • Mozketa eta zulaketa ildoa profil astuna, 20 metroko luzera arte.
  • Mozketa eta zulaketa ildoa profil arina, 16 metroko luzera arte.Ebaketa ildoa plasma buru birakaria txapa prestaketa eta bisel mozketarako, 24 metroko luzera eta 3 metroko zabalera arte.
  • Zelula automatikoa kartela eta pieza fabrikazioa
  • Habe soldadura eta armatu linea automatiko 2, 18 metroko luzerara arte horizontal eta bertikalean, SAW bidez (arku murgildua).
  • Kurbatu eta konformatze ildoa.
  • Azaleko tratamenduaren ildoa: Granaila automatikoa eta pintura kabina.
  • 120 tona arteko gaitasuna duten garabiak.

MUNTAKETA

GOROSek muntaketarako ekipo eta langile propioak ditu, proiektuaren garapenaren ikuskaritza eta jarraipena eginez. Muntaketa arloa proiektu motaren araberako espezializazioa duten hainbat muntaketa taldetan antolatzen da. Denek dute laneko arriskuen prebentzioaren inguruko prestakuntza. Uneoro kontrolatzen da segurtasun neurrien betetze-maila eta norbanako eta taldeentzako beharrezko segurtasun ekipoak.

GIZA FAKTOREA. Hori da gure produkzio prozesuen mailarik garrantzitsuena. Pertsonen kudeaketa on baten bidez soilik lor daiteke prozesuen eta errentagarritasunaren hobekuntza mantentzea.

Gure bezeroek gugan jarritako konfiantza eta gure lan egiteko modua dira gure abalik onenak.

recursos-goros01

recursos-goros02

plasma-tecoi-cabezal-giratorio-corte-bisel

BURUTUTAKO PROIEKTUAREN KUDEAKETA

MEXIKORAKO ALTZAIRU FABRIKA 2012

Gorosek egin duen proiekturik handienetakoa da.8.000 tona altzairu fabrikatuta, azterketa fasea funtsezkoa izan zen proiektua burutu ahal izateko, bai ingeniaritza fasean, baita fabrikazio, garraio eta osteko muntaketan ere.

Eraikuntzak honako ezaugarriak ditu, besteak beste: 55 metro arteko altuerak, argi handiak eta 300 tonako garabiei eusteko moduko errei-habeak jartzeko aukera ematen duten zutabeak. Hori kontuan izanda, konponbide bideragarri bakarra habe armatuzko egitura nagusia zen. Proiektuaren tamaina ikusita, altzairugintza osoa hainbat fasetan banatu zen (diseinatu ahala fabrikatzera pasatzen ziren eta muntatzen hasten ziren MUGARRIAK, beste mugarri batzuk garapen fasean egon arren.

 

 

Zutabeak UPN motako profil laminatuz lotutako habe armatu bakar biren bidez eratu ziren. Neurriak: 43,00 x 4,40 x 1,80 m eta 44 tona arteko pisuak. Zutabe horiek, tamaina ikusita, 3 tramotan egin ziren eta gero torloju bidez batu ziren.