“Konpromisoa pertsonen aldetik etorri behar da, jendeak konfiantza handiagoa baitu pertsonengan markengan baino”
(Ana Alonso, Shell)
Ehun bat enplegatu (bazkideen eta langileen artean), 4 sailetan banatuta:
Ofizialak (lehenengo eta bigarren mailakoak): zure negoziorako metalezko egiturak muntatzeaz arduratuko dira.
Ingeniaritza saila: zure proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz eta segurtasuna eta kalitatea nagusi diren proiektua lortzeko beharrezko optimizazioak egiteaz arduratzen da.
Ekoizpeneko langileak: metalezko egituren fabrikazioaz eta garapenaz arduratzen dira, bai hornitzeko, bai gero muntatzeko.
Administrazioko eta merkataritzako saila: gure bezeroak artatzeaz, optimizatutako aurrekontuak egiteaz… arduratzen da. Lehenengoak izango dira artatzen gurekin harremanetan jartzen zarenean.
Hori da Goros. Goros pertsonok osatzen dugu eta hazkundearen aldeko apustua egiten dugu, badakigulako negozioan ez dagoela pertsonak baino aktibo handiagorik. Gure markaren balioen parte da hori.
Langileen egonkortasunak eta gogobetetzeak negozioa indartzen dute eta konfiantza handiagoa ematen die gure bezeroei.
20.000 metro karratu ditugu gure bezeroen zerbitzura, eta fabrikazio tradizionaleko sistemak abangoardiako makinekin nahasten ditugu.
Hala, material seguruak, jasangarriak eta haien beharrei egokitutakoak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.
Eremua 2 ataletan dago banatuta:
FABRIKAZIOA
1.500 tona/hilean konplexutasun ertaineko proiektuetan eta ijezketa beroaren profilaren arabera.
Profil astuna moztu eta zulatzeko lerro automatikoa (20 metro luze arteko gaitasuna)
Profil arina moztu eta zulatzeko linea automatikoa (16 metro luze arteko gaitasuna)
Alaka ebakitzeko eta txapa prestatzeko plasma-lerro buru birakaria (24 metro luze eta 3 metro zabal bitarteko gaitasuna). hau da, prozesuak hobetu egiten dira kalitatearen eta azkartasunaren aldetik, eta entrega-epeetan ere islatzen da.
Piezen eta kartelen fabrikazio automatikorako zelula
Habeak armatu eta soldatzeko bi lerro automatiko (horizontalean eta bertikalean 18 metro luze bitarteko gaitasuna, SAW – arku murgildua)
Kurba eta egokitzapen lerroa: gure bezeroen egituren behar guztiei erantzuteko.
Gainazala lantzeko linea: granailaketa automatikoa eta pinturaren kabina.
Garabiak 120 tona altxatzeko gaitasunarekin: aldi berean 100 tona arte.
MUNTAKETA
Gure bezeroen proiektuak muntatzeko espazioa, ekoizpeneko langileak aritzen dira bertan.
Gure lantalde guztiek segurtasuneko kontrol zorrotzak izaten dituzte eta arlo horretako langile guztiek laneko arriskuen prebentzioaren inguruko prestaketa dute.
Gure langile guztiek segurtasuneko jantziak dituzte bezeroak eskatzen dituen muntaketak egiteko beharrezkoak diren hainbat prozesu egiteko, eta egungo araudia betetzen dute. Gure langileak zaintzen ditugu.
Zurrupitieta 28
01015 Vitoria-Gasteiz
España
T. (+34) 945 29 18 50
F. (+34) 945 29 18 17