Deitu iezaguzu

(+34) 945 291 850

Idatzi iezaguzu

estudios@goros.net

Sobre nosotros

Optimizazioa bereizgarri

“Arrakasta izateko bihotza jarri behar da negozioan eta negozioa bihotzean”.

IBMko presidente izan zen Thomas J. Watsonen esaldi horrek islatzen du Gorosen espiritua.

1972an lantalde txiki batekin sortu zenetik, enpresak beti bikaintasuna bilatu du barruan eta kanpoan, eta bi helburu argi izan ditu:

  • Langileak zaintzea, enpresaren aktibo nagusia baitira.

  • Bezeroak zaintzea, adostutakoa bete ez ezik, hobetu ere egingo duten konponbideak eskaintzeko.

Hala sortzen da gure bereizgarri argia: industriako nabeen optimizazioa, metalezko egiturei dagokienez.

Bereizgarritasun horrek, zuri, bezero moduan, aukera ematen dizu:

  • Kostuak murrizteko eta egitura % 100 seguruak izaten jarraitzeko

  • Obra gauzatzeko denborak optimizatzeko

  • Nahi duzun metalezko egituraren emaitzak izateko

Koherentzia eta segurtasunarekin hazten

Ziurtagiriak, aitortzak, gogobeteta dauden bezeroak eta kopuruan eta ezagutzan etengabe hazten ari den lantaldea.

Hori izan liteke Gorosen deskribapena eta 1972an metalezko egituren galdaragintzako eta soldadurako profesionalen talde batek kooperatiba sortzea erabaki zuenetik izan duen bilakaera.

Baina Goros hori baino askoz gehiago da. Goros da:

  • Aliantza: gurekin lan egin nahi duten bezero guztiena. Esperotako etekinetik pauso bat aurrerago goaz beti.

  • Konfiantza: ondo egindako lanaren bermeak ematen dizkizun enpresarekin lan egingo duzula jakitea, eta, batez ere, emaitza segurua izango duzula.

  • Esperientzia: 50 urte baino gehiago metalezko egiturak muntatu eta optimizatzen, gure bezeroen negozioak egia bihurtzeko, espazioak ibiltzeko modukoak egiteko edo zubiak eraikitzeko.

  • Hobekuntza: bizi-kalitatearena eta gure langileen lanarena era, haiek baitira Gorosen motorra.

Gure prozesuak hobetu egiten dira, gure balioek bere horretan jarraitzen dute.

Goros 1972an jaio zen izaera kooperatibistarekin, eta horri esker hauek dira gure bereizgarriak:

  • Berdintasuna: gure langile guztiena, baina baita lankidetzan aritzen garen enpresen barruan ere.

  • Gardentasuna: bai gure lan egiteko moduan, bai negozioaren kudeaketan.

  • Elkartasuna:gure ingurunearen bizi-kalitatea hobetzeko; horretarako Laboral San Prudencio Fundazioarekin egiten dugu lan.

  • Ingurumena: enpresaren ibilbide arduratsuarekin konprometituta gaude eta hori bermatzen duten kalitatearen hainbat zigilu ditugu.

Mugak zabaldu ditugu

Negozioaren tamaina eta erkidegoan eta estatuan dugun aitortza handitzen joan garen heinean, Gorosek hedatu eta merkatuetan dibertsifikatzeko apustua egin du.

Horren ondorioz lanean ari gara:

  • Europan

  • Afrikan

  • Latinoamerikan

Nazioarteko merkatuak ezagutu eta haiekin lan egiteak aukera ematen digu:

  • Gureak ez diren beste ingurune batzuetako beharrak ezagutzeko, eta, hala, esperientzia eta ezagutza berriak eskuratzeko.

  • Prozesuak gainditu eta hobetzeko gure gaitasuna erakusteko, bai lurraldearen barruan, bai kanpoan.

Tengo una Consulta